Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 20 liburu azoka azokasolidarioaAzoka Solidario elkarteak antolatuta, Elgoibarko Liburu eta Diska Eguna egingo dute, eguen goizean, Kalebarren plazan.

Azoka Solidario Kaleko Elkartasun eta Kultur elkarteak jakinarazi duenez, bigarren eskuko liburuen eta diskoen azoka solidario bat egingo dute Elgoibarren eguenean (apirilak 21). Kalebarren plazan, Merkatu Plaza aurrean, jarriko dute postua, 10:00etatik 14:00etara. Euria egingo balu King-Kong etxepean egongo dira. 

Herritarrek etxean dituzten liburu, diska eta CDak azokara eramateko aukera ere izango da, salgai jarri ditzaten. Horiek egoera onean egotea da jarri duten baldintza.

Elgoibarren egin izan diren Kontsumo Arduratsuaren eta Jasangarriaren Azoketan ere parte hartu izan du Azoka Solidario elkarteak (goiko argazkian). Kulturaren bidez gizarte-bazterketa jasaten duten pertsonei laguntzen dio elkarte honek, eta Elgoibarren batutako dirua horretara bideratuko dutela azaldu dute.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza