Odol ateratzeak egingo dituzte urtarrilaren 12an Elgoibarren

Barren.eus 2024ko urt. 10a, 10:07

Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute barikuan, hilak 12, izango dela odol ateratzea Elgoibarren, jubilatuen biltokian.

16:30etik 20:10era arituko dira erizainak lanean, baina odola eman nahi duenak txanda hartu behar du aurrez, 623 328 408 telefono zenbakira deituta edo whatsappa idatzita, gaurtik aurrera. Txanda hartzeko 15:00etatik aurrera deitu behar da.