Abenduko odol ateratzea egingo dute barikuan Jubilatuenean

Barren.eus 2023ko abenduaren 20a

Barikuan, hilak 22, urteko azken odol ateratzeak egingo dituzte Elgoibarren, eta txanda hartzeko eskatu dute Elgoibarko Odol Emaileen elkarteko arduradunek.

Ohi moduan, Jubilatuen Biltokian egingo dituzte ateratzeak, 16:30etik 20:10era bitartean. Txanda eskatzeko whatsapp bidez mezua bidali behar da eguaztenetik aurrera, 623 328 408 telefono zenbakira (15:00etatik 20:00etara).