'Aulki hutsak' egitasmoa antolatu dute abenduaren 21erako

Barren.eus 2023ko abe. 19a, 17:09

Etxe askotan aulkiak hutsik egongo dira Gabon hauetan, eta egoera hori kudeatzen ikasteko, dolua nola eraman jakiteko, saioa antolatu dute hilaren 21erako Almaur eta Bihotzetik elkarteek.

Laugarren urtea da Eguberrien bueltan horrelako saioa antolatzen dutena. Elgoibarko saioa IƱaki Arregi elgoibartarrak gidatuko du. Kultur Etxean izango da, 18:30ean, doan, baina antolatzaileek eskatu dute aurrez izena emateko. Interesatuek 627 117 819 telefonoan eman behar dute izena.

2023 12 19 aulki hutsak saioa elgoibar kartewla almaur