Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 14 etxebizitza plazaraElgoibarko gazte talde batek gizarteko hainbat arazo gazteen ikuspegitik landu eta irtenbideak sustatzeko sortu zuen Jaiki taldea. Orain, gazteek etxebizitza bat eskuratzeko dituzten zailtasunetan jarri nahi dute arreta. Horretarako, Etxebizitza Plazara! ekimena antolatu dute, Elgoibarko egoera aztertu eta proposamenak lantzeko, besteak beste. Ekimena iragartzeko bideo bat kaleratu dute. (bideoa dauka)

Jaiki Elgoibar taldeak Etxebizitza Plazara! ekimena antolatu du apirilaren 22 eta 23rako. Etxebizitza bat eskuratzeko inguruan dauden aukeren berri eman, -Azpeitiko Bizi dinamika eta Gasteizeko Errekaleor Auzo Askekoa-, Elgoibarko egoera zein den ezagutu eta ezagutarazi, eta proposamenak lantzeko antolatu dutela jakinarazi dute. "Gaztiontzat etxe bat eukitzeko aukera bakarra bizi osorako hipoteka bat izan ez dadin, etxebizitza eskubidean defentsan danok plazara agertzeko deia egiten diegu herritarrei", azaldu dute. Gazteen arteko harremanak saretzeko asmotan, afari eta kontzertuekin jantzi dute egitaraua. Ekitaldi guztiak Kalegoen plazan izango dira. Ekimena iragartzeko Nerea Gurrutxaga elgoibartarrak eginiko bideo bat ere sortu dute.

Hona hemen Etxebizitza Plazara! ekimenaren egitaraua:

2016 04 14 jaiki elgoibar egitaraua

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza