Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 04 13 suhiltzaileak bizikleta martxa kalebarrenEusko Jaurlaritzak onartu nahi duen lege proiektu baten aurka protesta egiteko bizikleta martxa bat egiten dihardute Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko suhiltzaileek, eta Elgoibar erdigunetik igaro dira gaur arratsaldean.

Suhiltzaileen arabera, lege proiektu hori onartuz gero, zerbitzuak prekarizatuko dira eta suhiltzaileen etxeak gauez ixteari ateak irekiko zaizkio. Martxak abiapuntu ezberdinak izango ditu. Bizkaitik eta Gipuzkoatik abiatutakoak Arrasaten bat egin ondoren, Araban sartuko dira. Elgoibartik bizikletaz pasatu dira, gaur, 17:00ak aldera (Zumaiatik Eibarrera arteko etapa). Hilaren 15ean Gasteizko Legebiltzarrean amaituko da suhiltzaileen protestaldia. Change.org atarian sinadura bilketa ere jarri dute martxan, beraien eskaerak gizarteratzeko asmoz.
Suhiltzaileen esanetan, lege berriak gaur egun suhiltzaile parkeek eskaintzen dituzten zerbitzuak eskastuko ditu. “Alde batetik, borondatezko suhiltzaileen figura aurreikusten du legeak, eta guk hori ez dugu nahi. Denaren gainetik, suhiltzaileok profesionalak izan behar gara”. Legea anbiguoa dela salatu dute. “Bukatu gabeko lege bat da eta murrizketei ateak zabalik uzten dizkie. Besteak beste, suhiltzaile etxeak gauez ixtea eta abar ekar ditzake”.

2016 04 13 suhiltzaileak bizikleta martxa

2016 04 13 suhiltzaileak bizikleta martxa kalebarren2

2016 04 13 suhiltzaileak bizikleta martxa plaza

2016 04 13 suhiltzaileak bizikleta martxa plaza2

2016 04 13 suhiltzaileak bizikleta martxa errepidean

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza