Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 23 Altzola tren geltokiaAltzolan Geltokia Bai plataformakoek herriko hiru tren geltokiak mantentzearen aldeko adierazpen instituzionala adosteko eskatu diete Elgoibarko Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiei.

Oharrean nabarmendu dute Altzola Birgaitze Integraleko Eremu izendatua dagoela, eta beraz, hango bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko ekintza-planean jasotakoa betetzea dagokiela erakundeei. "Elgoibarko herrigunetik kanpora dagoen auzoa da, Mendaro eta Elgoibar artean kokatuta dagoena eta garraio publikoarekiko mendekotasun handia duena. Trenik gabe, auzotik herrigunera eta herrigunetik auzora iristea zailtzen da, pertsonen joan-etorria gutxitu, auzoa are gehiago isolatu eta auzoaren garapen ekonomiko eta sozialari egiten zaio kalte", jaso dute oharrean. Era berean azpimarratu dute tren geltokia kentzea Euskadi Bultzatu 2050 Hiri Agendan jasotakoaren kontra egitea litzatekeela, bai eta Tren eta tranbia bidezko Trenbideko Euskadi 20-20 Planaren kontra egitea ere. "Auzoa biziberritzeko eta suspertzeko politiken aurka doa geltokia kentzea, trena alternatiba erreala delako".

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza