Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 16 futbolin txapelketaEgoitz Horrillo mendaroarrak antolatu zuen txapelketa, Ormola tabernaren babesarekin, eta hamabi bikotek izena eman zuten, herrikoak zein kanpotik etorritakoak. 

 Bi egunetan jokatzeko txapelketa zen izatez, baina azkenean, egun bakarrera jokatu zuten, eta zapatuan, parte hartu zuten guztiek elkarrekin afaldu zuten, Ormola bertan. Txapelketa Oscar Mazariegosek eta Juanjo Cuencak irabazi zuten, finalerdietan Lolo Lopez eta Luis Benitori irabazita. Txapelketak ikusmina piztu zuen eta jende ugari ibili zen taberna inguruan. Sariak Ormola tabernakoek jarri zituzten, eta irabazleek Ormolan bertan afaltzeko txartela eta otar bana jaso zuten. Txapeldunordeei ere Ormolan afaltzeko txartela oparitu zieten, eta hirugarrenei garagardo pak bana. Txapelketak sortu zuen ikusmina, bigarren bat ere lotu dute antolatzaileek abenduaren 15-16rako.

Goiko argazkian, txapeldunak (ezkerreko biak) eta txapeldunordeak (eskuineko biak).

2023 09 16 Mendaroko futbolin txapelketa irabazleak

2023 09 16 Ormolako futbolin txapelketa

2023 09 17 futbolin txapelketakoen afaria

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza