Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 09 11 euskaraalaezkara kirola 2022Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo Euskara ala Ezkara? jardunaldirako. Euskal literaturaren gainean prestatu duten aurtengo jardunaldia urriaren 7an izango da, IMH Campusean, eta dagoeneko 30 lagunetik gora dira parte hartzeko izena eman dutenak.

Irailaren 29ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. Antolatzaileek aurreratu dutenez, idazleen sormen lanekin gozatzea, literatur munduko eragile batzuen azterketak eta gogoetak entzutea, literaturari lotutako gai jakin batzuen gainean hausnartzea, edota, euskal literaturaren munduarekin gozatzeko ondu dute aurtengo jardunaldia. Aurreratu dutenez, euskal literaturaren gaineko hainbat galderari erantzuten saiatuko dira, besteak beste, "zelakoa da euskal irakurlea? Zein gara eta zenbat? Zelakoa da gure lengoaia literarioa? Nondik edaten dugu? Zer itzultzen dugu eta zer ez? Zergatik? Nola sortzen da irakurlea? Zelan ematen da literaturzaletasunaren transmisioa?".

Andu Lertxundik, Harkaitz Zubirik, Iñigo Aranbarrik, Miren Amurizak, Uxue Alberdik, Katixa Agirrek, Arrate Hidalgok, Jasone Osorok, Asier Serranok, Irati Jimenezek, Oihana Aranak, Leire Vargasek eta Iban Urizarrek parte hartuko dute.

  • Urriaren 7an (zapatua) izango da jardunaldia, 9:30etik 14:30era. Areto nagusiko sarreran liburu azoka txiki bat ere egongo da; liburuak ikusi zein erosteko aukerarekin.


Jardunaldian parte hartzeko prezioa 22 eurokoa da, 30 eurokoa pintxo-bazkarian geratuz gero. Informazio gehiagorako nahiz izena emateko hiru bide daude: Internetez, Elgoibarko Izarraren webgunean sartuta edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edota 943 741 626ra deituta.

2023 09 11 euskara ala ezkara literaturan kartela

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza