Elgoibarko Izarrako Bazkideen Batzar Orokorra izango da gaur, martitzena

Barren.eus 2023ko eka. 6a, 10:24

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak urteko batzar orokorra egingo du gaur, hilak 6, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian. Besteak beste, zuzendaritza batzorde berria aurkeztuko dute

Batzarra 19:00etan hasiko da, eta elkarteko 604 bazkideek jaso dute bertara azaltzeko deialdia. Zehaztu dute batzarra lehenago egitea zela asmoa, baina hainbat arrazoia dela-eta, ezin izan dutela lehenago egin.

Hauek izango dira batzarreko aztergaiak:

  1. Lehendakariaren agurra.
  2. 2022ari errepasoa eta 2023rako egitasmoak.
  3. Zuzendaritza Batzorde berriaren aurkezpena eta onarpena.
  4. Galdera-erantzunak.