Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 29 elgoibar izarra udala hitzarmenaElgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteak 2023rako lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmenaren helburua da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko lankidetza sendotzea eta elkarteak udalerrian egiten duen lana babestu eta bultzatzen jarraitzea.

Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak sinatu dute hitzarmena, eta eurekin batera egon ziren sindaura ekitaldian, Maialen Gurrutxaga Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko teknikariak.

Aurten 210.000 euro jasoko ditu kultur elkarteak, iaz baino 26.000 euro gehiago, 2023an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko. Aurreko urteetan bezala, dirulaguntza hori bi udal sailetatik bideratuko dute. Horrela, Udalaren Euskara Sailetik 130.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailetik, berriz, 80.000 euro. Euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari: “Ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu, eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu”, adierazi dute.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza