Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 23 lorea agirre imhnKorrika ekimenaren azken edizioaren amaieran irakurri zuen testuarekin zer esan nahi duen azalduko du Lorea Agirre kazetari eta antropologoak, eguazten honetan, hilak 24, Elgoibarren eskainiko duen Bagara nor izeneko hitzaldian.

 Lorea Agirrek (Beasain, 1968) idatzi zuen 19. Korrikako mezua, eta Bilbon izan zen amaiera-ekitaldian irakurri zuen. Loreak idatzitako testuan aintzat hartzeko eta gogoetarako hamaika ideia dago. Hona hemen horietako batzuk: 

  • Auzia ez da izan ala ez izan, kontua ekitea da, egitea.
  • Egiten duguna gara.
  • Hizkuntza erabiltzen duenarena da.
  • Menpeko izateari utzi eta ahalduntzea da kontua.
  • Euskara auzi politikoa da.
  • ...

*hemen duzue Lorea Agirrek idatzitako testua, bere osotasunean.  

 Korrikarako idatzi zuen testuarekin esan nahi duena azalduko du Agirrek Elgoibarren emango duen hitzaldian. Bagara nor hitzaldia Elgoibarko Izarrak antolatu du, euskaldunok garenaren kontzientzia lantzeko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, 19:00etan hasita. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza