'Mintza On' egitasmoa jarri du martxan Udalak, euskarazko mintzapraktikak online egiteko

Barren.eus 2023ko urt. 26a, 16:42

Elgoibarko Udalak eta Ebete enpresak Mintza ON proiektua jarri dute martxan, etxetik eta online euskara praktikatzeko helburuarekin.

Euskara erabiltzeko aukera murritzak dituzten ikasleentzako programa da, eta LH3tik LH6ra arteko ikasleei emango diete parte hartzeko aukera. Ikasleak talde txikitan arituko dira euskaraz, hezitzaileen laguntzarekin. Astean behin, 45 minutuko saio bat egingo dute, eta guztira, 14 saio izango dira otsailetik udako oporrak hartu arte. Interesatuek otsailaren 1erako eman behar dute izena mintzaon@ebete.eus helbidera idatzita edo 943 744 366 telefonora deituta. Matrikularen prezioa 12 eurokoa da. Izena eman ondoren, partaideei egitasmoan parte hartzeko informazio osagarria bidaliko diete: konexiorako lotura, ordutegia, ordainketa egiteko argibideak eta beharrezko bestelakoak.