Mendaron bertan euskara ikasteko aukera sortu dute aurten ere Mendaroko Udalak, UEMAk, Euskara Taldeak eta Arno Guraso Elkarteak elkarlanean. AEK Euskaltegiak emango ditu eskolak eta astelehenean, hilaren 30ean, hasiko dira.
Euskara eskolak sortzeko gutxieneko ikasle kopuru bat zehaztu zuen Udalak, eta kopuru horretara iritsita, astelehenean hasiko dute ikasturtea, bederatzi ikaslerekin. AEK-k emango ditu eskolak, eta astean lau egunetan izango dira, 14:30etik 16:30era, udaletxean bertan. Era berean, Mendaroko Udalak dirulaguntzak emango ditu euskara ikasi nahi dutenentzat. Udarako, berriz, ikastaro trinko bat antolatzea aurreikusita dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Mendaroko Udalak Euskara Eskolak jarri ditu martxan, Debabe Euskaltegiarekin elkarlanean (2021-11-19)
- Mendaro euskaldun(ago)tzen (2021-06-04)
- Mendaron euskarak zer osasun duen aztertuko dute gazteek (2021-03-10)
- Mendaron ez da euskara ikasteko talderik osatu (2019-10-07)