Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 22 koldo zuazo etakittoEuskalkien inguruan dagoen aditu nagusienetakoa den Koldo Zuazo hizkuntzalari eibartarrak euskalkiei buruzko webgunea sortu du: www.euskalkiak.eus

Euskalkiak ikertzen aritua eta aditua da Koldo Zuazo EHUko irakaslea (Dialektologia eta Euskararen Soziolinguistika arloetan) eta euskaltzain urgazlea. Horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998), eta mendebaleko euskararen sorleku posibletzat Gasteiz hartzea. 

Orain, herritar guztien eskura jarri du sarean urteetan batutako informazio mordoa www.euskalkiak.eus webgunean. Besteak beste, euskalkien ezaugarriak, jatorria, sailkapena, eta euskalki desberdinetan berba egiten duten euskal hiztun ezagunen bideoak ditu webguneak. 

Zuazoren esanetan, ahozko euskara, lagunartekoa, oso baztertuta geratu da, eta hutsune hori bete nahian sortu dute webgunea. 

Webgunearen harira elkarrizketa egin diote Eibarko etakitto.eus-en

 

•Mendebaldeko eta erdialdeko euskalkien arteko lotura

Elgoibarko eta Mendaroko euskarak Mendebaldeko euskalkiaren barruan sartzen ditu Zuazok bere sailkapenean, baina Deba ibarreko iparraldean dauden herriotan oso hizkera berezia egiten dela dio. "Alderdi horrek mendebaleko eta erdialdeko euskalkien arteko lotura egiten du. Elgoibar, Mendaro eta Mutriku daude bertan. Deba bera eta, jakina, Itziar erdialdeko euskalkian sartu behar dira”.

2016 02 22 euskalkien mapa zuazo

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza