Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 12 07 elgoibar merkatu plazaEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak merkataritzan euskara sustatzeko kanpaina aurkeztu du, 'Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz'. Zuk aukeratzen duzu lelopean, eta Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak ere bat egin dute kanpainarekin.

“Eskatu, eskaini euskaraz” Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak hirugarren urtez merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabileraz sentsibilizatzeko martxan jarritako kanpaina da. Batetik herritarrak, kontsumitzaileak, aktibatu nahi ditu euskara erosketa edo kontsumitze unean erabiltzera. Eta bestetik, jarduera ekonomikoa herrian duten merkatari eta ostalariak gonbidatu nahi ditu euskaraz gerturatzen zaion herritarrari euskaraz keinu egitera.

Aurten gainera merkataritzaz gain ostalaritzara ere zabaldu dute. Guztira 124 udalerri batu dira kanpainara, iazkoaren bikoitza: Arabako 8k, Bizkaiko 22k eta Gipuzkoako 14k. Gainera UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 80 udalerriek ere bat egin dute kanpainarekin.

Parte hartzeko, establezimenduan euskaraz ulertzeko gai den lagun bat izatearekin nahikoa da, hau da, bezero euskaldunei gutxienez, euskaraz ulertuko dien lagun bat egotea. Iaz, Elgoibarko 28 establezimenduk egin zuten bat kanpainarekin. Kanpaina abenduaren 4an hasi zen eta abenduaren 31n amaituko da.

2022 12 07 kanpaina Eskatu euskaraz eskaini euskaraz elgoibar barren

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza