1.515 elgoibartarrek eman dute izena Euskaraldia ariketaren hirugarren edizioan

Barren.eus 2022ko azaroaren 24a

Norbanakoei dagokioenez, 16 urte edo gehiago duten 1.515 elgoibartar izan dira Euskaraldia ariketa sozialaren hirugarren edizioan izena eman dutenak; bigarren edizioan baino 16 lagun gehiagok, eta lehen edizioan baino 288 gutxiagok.

Rolei dagokionez, 1.091 Ahobizi (%72) izan dira Elgoibarren, eta 608 (%28), Belarriprest. Hala, duela bi urte egin zuten Euskaraldian izan ziren portzentaje berberak izan dira aurtengoan rol aukeraketari dagokionean. Generoari erreparatuta, berriz, 914 emakumeak izan dira (%60), 608 gizonezkoak (%40,2) eta 3 ez bitarrak (%0,2)

Adin tarteari erreparatuz gero, berriz, hiru adin-tarte bereiztu ditu Elgoibarko Euskaraldia Taldeak:

  • 16-30 urte artekoak: 330 ( % 22).
  • 31-50 urte: 690 (% 46).
  • 51 edo gehiago: 495 (% 33).

Entitateei dagokienez, 103 entitate izan dira izena eman dutenak (104k eman zuten bigarren edizioan), eta 366 arigune sortu dira (419, 2020an). Ikus ditzagun izena eman dute entitateak sektoreka banatuta:

  • Udala eta erakunde publikoak: 7
  • Hezkuntza mundukoak: 9
  • Elkarteak eta gizarte mugimenduak: 24
  • Ostalaritza eta merkataritza: 40
  • Industria eta enpresa mundua: 13
  • Bestelakoak: 10

 • Photocall-a
Joan zen zapatuan Euskaraldiari hasiera emateko Maalan egin zuten jaian Photocall-a ere ipini zuten Elgoibarko Euskaraldia Taldekoek, nahi zuenak Euskaraldiaren aldeko argazkia atera zezan. Hemen ikus dezakezue emaitza: ARGAZKI-BILDUMA

2022 11 30 euskaraldia photocall elgoibar