Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 19 2018 11 23 euskaraldia elgoibar hasiera ekitaldia maalaKalegoen plazan egin behar zuten Euskaraldiaren hasiera ekitaldia Maalako parkean egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek, biharko eman duten eguraldia dela-eta.

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak gaur goizean hartu du erabakia. Jakinarazi dutenez, aurreikusitako orduan izango da hasiera jaia, bihar (azaroak 19) 13:30ean, baina Maalako parkean

Dantza eta musika uztartuko dituen ekitaldia antolatu dute elkarlanean Elgoibarko Euskaraldia Taldeak, Biraka dantza elkarteak eta Inazio Bereziartua Musika Eskolak. "ikustekoa eta bizitzekoa" izango dutela jakinarazi dute eta parte hartzera dei egin diete herritarrei. 2014tik hona ekitaldi indartsuak antolatu izan dituzte Euskararen Nazioarteko Egunaren eta Euskaraldiaren bueltan, Elgoibarren, eta aurtengorako ere prest dutela kaleak jendez betetzeko moduko ekitaldia esan dute.

Euskaraldian izena eman zein txapak jasotzeko aukera ere egongo da Maalan.

2022 11 18 euskaraldia azken ordukoa kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza