Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 04 jon maia elgoibar hitzaldia euskaraldia 1 BARRENJon Maiak Extremaduratik Euskal Herrira etorritako familia batek hizkuntzaren, nortasunaren eta munduan izan behar duen lekuaren inguruko prozesuaren berri emango du azaroaren 10ean Mendaron, bere bizipenetan oinarrituta. Gazteleraz izango da hitzaldia, erdaldunak euskarara gerturatzeko helburuarekin antolatu baitute.

Udaletxeko pleno aretoan izango da hitzaldia, gaztelaniaz, 18:30ean hasita. Mendaroko Udalak, Arno Guraso Elkarteak, Euskara Taldeak eta UEMAk antolatu dute saioa elkarlanean, erdaldunak euskarara gerturatzeko helburuarekin eta Euskaraldiaren harira [Zaintza zerbitzua emango dute jubilatuen ondoko lokalean, baina komeni da aurrez izena ematea Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita, beranduenez azaroaren 7rako]. Jon Maia bertsolaria da, baina beste kultur disziplina batzuetan ere badihardu: literaturan, musikan edota dokumentalen munduan, adibidez. Orain, Kantu bat gara izeneko liburu-diskoan oinarritutako azken proiektuarekin dabil hara-hona.

 • Errigorako produktuak
Hitzaldi bukaeran, Errigorako produktuak dastatzeko aukera ere eskainiko dute, saskiak hautatzeko bidea erraztu asmoz. Nafarroa hegoaldeko produktuei Euskal Herrian bidea emanez, euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du Errigorak, eta Mendaron ere badute Errigora Taldea, Arno Guraso Taldearen ekimenez sortutakoa, eta nahi izanez gero, haren bitartez ere eskura daitezke Errigoraren produktu eta otarrak.

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza