Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 
 
2022 10 16 Erromeria euskaraldia MendaronEuskaraldiari ongietorria egin zioten atzo Mendaron, Ein go taldearekin. 18:00etan hasi zuten erromeria Herriko Enparantzan, eta bi ordu t'erdiz dantzan eta kantuan aritu ziren mendaroarrak, bai eta Elgoibartik eta ingurutik gerturatutako hainbat lagunek ere.
Ein go taldekoek 60 bat kanturen letrak banatu zituzten erromeriara batutakoen artean, eta dantza eta kantua txandakatu zituzten herrian zehar egin zituzten hiru geldialditan. Herriko Enparantzan Zazpi jauzi dantzarekin hasi eta Kantu Koloreak taldearen Peru krokodiloa dantzatuz amaitu zuten erromeria, Mendarozabalen, korro handi baten erdian arraunean jarrita batzuk. Bidean, dantzari taldea ere handituz joan zen, eta domeka soilak jaietako egun baten traza hartu zuen azkenerako.

Ikus bideoan

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza