Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 04 tertuliak elgoibar kafeaTertuliak programa jarri dute martxan aurten ere Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak elkarlanean, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.

Tertuliak programa urrian hasi eta ekainera arte izango da, eta programaren oinarrian astero izango den ordubeteko tertulia-saioa dago. Lauzpabost laguneko taldeak osatu eta talde bakoitzean euskaraz ondo dakien lagun bat egongo da, taldea dinamizatzeko. Iaz, adibidez, 37 lagunek parte hartu zuten, zazpi taldetan banatuta.

Interesatuek urriaren 14ra arte dute izena emateko aukera.

Izena emateko eta informazio gehiago:

  • AEK euskaltegia: 607 601 423
  • Udal Euskaltegia: 943 742 731
  • Elgoibarko Izarra: 943 741 626

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza