'Desde Extremadura al euskera' hitzaldia emango du Jon Maiak gaztelaniaz eguaztenean

Barren.eus 2022ko ira. 29a, 17:43

Jon Maiak Extremaduratik Euskal Herrira etorritako familia batek hizkuntzaren, nortasunaren eta munduan izan behar duen lekuaren inguruko prozesuaren berri emango du datorren eguaztenean, urriak 5, bere bizipenen bitartez.

Aita Agirreko areto nagusian izango da hitzaldia, gaztelaniaz. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak antolatu du saioa, erdaldunak euskarara gerturatzeko helburuarekin. Jon Maia bertsolaria da, baina beste kultur disziplina batzuetan ere badihardu: literaturan, musikan edota dokumentalen munduan, adibidez. Gaur egun 'Kantu bat gara' izeneko liburu-diskoan oinarritutako bere azken proiektuarekin dabil hara eta hona.