Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 09 14 euskara ikastaroak gurasoentzakoEuskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dituzte: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko. Gainera, Udalak bekak emango ditu.

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailak, Udal Euskaltegiak eta AEK euskaltegiak, gurasoentzako euskara ikastaroak antolatu dituzte 2022-23 ikasturterako, herriko ikastetxeekin elkarlanean.

Euskara ikasteko erraztasunak emate aldera, Elgoibarko Udalak bekak emango ditu: 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek matrikula erdia ordainduko dute, eta bekaren bitartez, ikastaro amaieran, baldintza batzuk betez gero, ordaindutako matrikularen erdia jasoko dute.
Antolatzaileek zehaztu dutenez ikastaro pertsonalizatuak izango dira, eta ordutegia gurasoen beharren arabera moldatzeko aukera ere egongo da. 
Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da. Honako eskuorria (PDF) bete, moztu eta herriko euskaltegiren batean entregatuta ere eman daiteke izena.

  • Informazio gehiagorako honako telefonoetara deitu daiteke: 943 742 731 (Udal Euskaltegia) edo 607 601 423 (AEK).

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza