Gosari baten bueltan hausnartuko dute Elgoibarko enpresa industrialek Euskaraldian nola parte har dezaketen

Barren.eus 2022ko ira. 8a, 09:12

Elgoibarko Euskaraldia Taldeak Elgoibarko enpresa-industria sektoreko ordezkarientzako gosari parte-hartzailea antolatu du irailaren 14rako.

 Azaldu dutenez, Elgoibarko enpresa industrialek Euskaraldia ariketan nola parte har dezaketen guztien artean hausnartzea da ekimen honen helburua. "Gosari parte-hartzailea eta dinamikoa izango da, eta, batez ere, enpresei entzuteko bilduko gara", esan dute.
Irailaren 14an, eguaztena, izango da, 8:30ean, IMH Campusean. 60 minutuko iraupena izango du.

Euskaraldia-Gosaria ekimenean parte hartu nahi dutenek Elgoibarko Euskaraldia Taldera deitu (943 741 626) edo idatzi (elgoibar@euskaraldia.eus) behar dute irailaren 13a baino lehen, eta taldeko koordinatzaile Imanol Larrañagaz galdetu.