Kirolarien mahai-ingurua bakarrik ikusteko aukera ere izango da Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldian

Barren.eus 2022ko ira. 1a, 07:42

Larunbat honetan izango da Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldia. 80 lagun inguru bilduko dira IMH Campusean, eta oraindik badago izena emateko aukera.

Gainera, kirolarien mahai-ingurua bakarrik ikusteko aukera ere izango da, hala nahi dutenentzat. Horretarako, baina, izena eman beharko da irailaren 2a baino lehen, Elgoibarko Izarrara (943 741 626) edota Olaizaga Kiroldegira ( 943 744 415) deituta.

Euskara ala Ezkara Kirolean? izango da aurtengo jardunaldiaren izenburua, eta kirola, euskara eta Elgoibar izango dira hiru osagai nagusiak. Programari dagokionez, kirolari eta euskarari lotutako bost hitzaldi, eliteko kirolarien mahai-ingurua (Xabi Prieto, June Loidi eta Jokin Altuna), eta Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia izango ditugu. Jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta 14:30ean amaituko da.
Jardunaldia Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean. IMH Campusek, urtero moduan, bere laguntza eman die, eta DanobatGroupen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso dute jardunaldia antolatzeko.

2022 09 01 euskara ezkara egitaraua

∞Lotura duten albisteak: