65 lagunek eman dute izena Euskara ala Ezkara Kirolean? jardunaldian parte hartzeko

Barren.eus 2022ko uzt. 20a, 08:42

Kirola, euskara eta Elgoibar izango dira Euskara ala Ezkara Kirolean? izenburua izango duen jardunaldiko osagai nagusiak. Irailaren 3an izango da eta 85 lagun inguru batuko dira IMH Campusean.

85 lagun inguru bilduko dira 9:30ean hasi eta 14:30ean amaituko den jardunaldian. Horietatik 65 jardunaldian izena eman dutenak dira; 10 hitzaldiak eman eta mahai-inguruan parte hartuko dutenak, eta beste seirak Biba zuek! errekonozimendu ekitaldian aitortza jasoko duten emakumeak izango dira.

Kirolari lotutako jendea da, batez ere, izena eman duena. Elgoibarko kirol elkarteetako jendea (zuzendaritzakoak, entrenatzaileak, e.a.), Eskola Kirolekoak, ikastetxeetako kirol arduradunak, eta norbanako batzuk, herrikoak eta Elgoibartik kanpokoak.
Jardunaldian landuko duten programari dagokionez, kirolaren eta euskararen gaineko lau hitzaldi emango dituzte. Pare bat esperientzia ezagutzeko aukera ere izango da, eta, gainera, mahai-inguru bat ere antolatu dute eliteko hiru kirolariren parte-hartzearekin.
Jardunaldiari amaiera emateko, 'Biba zuek!' errekonozimendu ekitaldia egingo dute. Elgoibarren kirola sustatzeko lan boluntarioan jardun duten sei emakumeri esker ona azalduko diete.
Jardunaldia Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean, IMH Campusen laguntzarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin.

2022 07 20 euskara ezkara egitaraua 

∞Lotura duten albisteak: