'Erdaldun berrien kluba' bakarrizketak itxiko du Tertuliak programako ikasturtea

Barren.eus 2022ko eka. 20a, 12:26

Olatz Pagalday aktore eskoriatzarrak Arrasate Euskaldundu Dezagun euskara elkarteak sortutako bakarrizketa emango du Elgoibarren ekainaren 23an, Tertuliak programaren aurtengo ikasturteari amaiera emateko.

Sinopsiak honela dio: Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba erdaldun berrien kluba delako, eta erdaldunberri gehienek ez dakite erdaldun berriak direnik. Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?.

Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, AEK euskaltegiak eta Udal Euskaltegiak antolatu dute saioa eta Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.

2022 06 20 erdaldun berrien kluba kartela