Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 04 05 hitzarmena elgoibar izarra udala lekueder BARRENElgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarrak hitzarmena sinatu dute, eta horri esker 184.000 euroko dirulaguntza jasoko du euskara elkarteak, 2022an zehar euskararen erabilera sustatzeko ekintzak eta haurrentzako aisia hezitzaileko egitasmoa finantzatzeko.

Ane Beitia Elgoibarko alkateak eta Iñaki Kondek Elgoibarko Izarrako presidenteak sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena, eta eurekin batera, Maialen Gurrutxaga, Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen arloetako zinegotzi arduraduna, eta Elgoibarko Izarrako eta Udaleko teknikariak ere izan dira.

Aurreko urteetan bezala, dirulaguntza hori bi udal sailetatik bideratuko da. Horrela, Udalaren Euskara Sailetik 110.000 euro jasoko ditu Elgoibarko Izarrak eta Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailetik, berriz, 74.000 euro. Guztira, iaz baino 24.000 euro gehiago jasoko ditu elkarteak. Hitzarmena sinatu ondoren, euskara elkarteak eskerrak eman dizkio Udalari. Izan ere, Elgoibarko Izarraren ustez, “ezinbestekoa da administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana, haurrentzako aisia hezitzaileko eskaintza osatu eta euskara eta euskal kultura gure herrian sustatu nahi baditugu”.

2022 04 05 hitzarmena elgoibar izarra udala lekueder BARREN 1

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza