Korrika Txikia handi egin dute herriko eskola-umeek

Mattin Urbieta 2022ko api. 5a, 15:32

Korrikaren emozioa bizitzeko gogoz zeuden eskola umeak ere, -2019an egin baizuten azkenengoz Korrika Txikia-, eta irakasleek nahikoa lan izan dute korrikalari gaztetxoen grina eusten eta baretzen.

Joan den bariku arratsaldean ziren egitekoak euskararen aldeko Korrika Txikia, Korrika Elgoibartik igaro zen egun berean, hain justu ere; baina, eguraldi iragarpenaren ondorioz atzeratzea erabaki zuten Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako arduradunek, eta bete betean asmatu zutela esan daiteke, eguraldi hotz baina oskarbiarekin egin ahal izan baitute gaur Korrika Txikia. Ehunka eskola-umek hartu dituzte kaleak. Maalan hasi eta herriguneko kale ia denetan barrena ibili ostean, Kalegoen plazaraino egingo dute korrika, 'Hitzekin' lemapean. Udaletxeko balkoitik manifestu bat irakurri dute zenbait ikaslek, txandan txandan. Korrikako abestia eta beste hainbat kanta dantza eginez eman diote amaiera Korrika Txikiari, Kalegoen plaza umez beteta zela.

ARGAZKI-BILDUMA: 2022ko Korrika Txikia Elgoibarren

 

2022 04 05 Korrika TXIKIA elgoibar BARREN 2

2022 04 05 Korrika TXIKIA elgoibar BARREN kalebarren

2022 04 05 Korrika TXIKIA elgoibar BARREN 3

2022 04 05 korrika txikia elgoibar JR cabrera

∞ Lotura duten albisteak: