Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 04 04 errenta euskarazGipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, 2020. ekitaldian, herritarren %17,06k egin zuten errenta aitorpena euskaraz Debabarrenean, euskaraz dakiten 20 urtez gorako herritarrak hiru aldiz gehiago direnean gure eskualdean: %55,67. Bestera esanda, errenta aitorpena egitera deituta zeuden 11.763 herritarretatik 3.998k aukeratu zuten euskara.

Heldu da unea 2021eko errenta eta ondarea aitortzeko. Gaur, apirilak 4, hasiko da kanpaina Bizkaiko eta Gipuzkoako foru ogasunetan, eta ekainaren 30era arte iraungo du. Horren harira, 100.000 zergadun ogasunarekin euskaraz egiten jartzeko egitasmoari heldu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Elgoibarko eta Mendaroko udaletatik, Elgoibarko Izarratik eta UEMAtik errenta aitorpena egitean euskara aukeratzera deitu dituzte herritarrak.

Gure bi herrietara etorrita, Elgoibarren, errenta egitera deitutako 5.983 lagunetik 1.068k egin zuten euskaraz (%17,85). Mendaron, datua zertxobait hobea da, baina apala oso, hala ere. 996 lagunetik 237k aukeratu zuten euskara (%23,80) Ogasunarekin dugun betebeharra betetzeko.
Errenta aitorpena euskaraz eginda euskarari bide berriak zabaltzen zaizkiola gogorarazi dute UEMAtik ere, eta hein berean, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen dela. Administrazioarekin euskaraz egin nahi duenak, bi bide dauzka adierazteko.

  1. Internetez. Gipuzkotarian webgunean sartu eta Ogasunarekin harremanetan jartzeko datuak aldatuta.
  2. Aurrez aurre: Ogasuneko herritarren arretarako bulegoetan edo Aldundiko erregistro zentralean 030 eredua aurkeztuz, partikularren kasuan, eta 036 eredua enpresen kasuan.

Errenta kanpaina egiteko orduan ere, aukeratu daiteke hizkuntza. Autolikidazio proposamenaren bidez, errenta mekanizatuko bulegoan laguntzen digun langileari eskatuta, Ogasunaren Zer gabidea plataformaren bidez edota aitorpena egiteko gestoriaren bidez.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza