Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 31 latinoamerika ekintzaile indigenak elgoibarko izarran BARREN ahizpatzea 2Latinoamerikako komunitate linguistiko ezberdinetako ordezkariak izan genituen bisitan barikuan Elgoibarren. Garabide Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, hilabeteko egonaldia egiten ari dira Euskal Herrian, eta Elgoibarko Izarra ezagutzera etorri ziren gurera.

Euskararen esperientziatik abiatuta, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu Garabide Gobernuz Kanpoko Erakundeak, eta haren eskutik etorri dira Euskal Herrira Latinoamerikako hamabi komunitate linguistikotako ordezkariak. HIBIL -Hizkuntza Gutxituak Biziberritzeko lankidetza-ekimenaren baitan daude hemen, hilabeteko egonaldia egiten, eta hogei lagun dira guztira: 15 emakume eta bost gizon. Eta datu hori, parte-hartzaileen %75 emakumezkoak izatea, bada azpimarratzekoa, komunitate eta hizkuntza gutxituen aldeko jardunean emakumeek duten garrantziaren adierazle delako, han hemen bezala. Egunotan, saio teoriko eta bisita ugari egin dituzte euskalgintzako eremu ezberdinetako entitateetara, eta joan zen barikuan, Elgoibarren izan genituen haietako sei emakume, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea bisitatzen. Esperientziak, kezkak eta gogoetak partekatu dituzte bisita horietan guztietan eta euren hizkuntzak biziz berritzeko oharrak hartu ere bai. Baina jaso duten beste edo gehiago da laga digutena, eta ahalduntze ariketa handia elkarrekin egin duguna.

Maialen Gurrutxaga Elgoibarko Udaleko Euskara zinegotziak eta Imanol Larrañaga Elgoibarko Izarrako dinamizatzaileak egin zieten harrera barikuan, Aita Agirre Kulturguneko atarian. Udalaren eta Elgoibarko Izarraren urteetako harremanaren berri eman zien Gurrutxagak aurrena, eta ondoren, Elgoibarko Izarraren historiaz eta elkartearen misioaz, bisioaz eta baloreez jardun zitzaien Larrañaga, Sebas Larrañaga bazkide eta Elgoibarko Izarraren sustatzaileetako bat lagun hartuta. Oinarrizko azalpenen ondotik, Elgoibarko Izarraren finantziazio-sistema, bi proiektu nagusiak - Atxutxiamaika eta BARREN - eta Elgoibarko Izarrako lantaldea ere ezagutu zituzten. Gaur, baina, kontrakoa egin nahi genuke orrialde hauetan: haien hizkuntza komunitateak ezagutu, munduko beste bazter batzuetan gure egiteko berean bizi direnen kezka eta erronka nagusien berri izateko.

BARREN aldizkariaren 1239. zenbakiko orrietan -PDF- irakur ditzakezue Viviana Neihual, Leticia Vazquez, Lizbeth Carrillo, Veronica Ortega, Yamili Chan eta Mirian Hernandez ekintzaile indigenen esanak.

2022 03 31 latinoamerika ekintzaile indigenak elgoibarko izarran BARREN 01

2022 03 31 latinoamerika ekintzaile indigenak elgoibarko izarran harrera BARREN

2022 03 31 latinoamerika ekintzaile indigenak elgoibarko izarran BARREN borobilean

2022 03 31 latinoamerika ekintzaile indigenak elgoibarko izarran BARREN karteltxoak

2022 03 31 latinoamerika ekintzaile indigenak elgoibarko izarran BARREN 0

2022 03 31 latinoamerika ekintzaile indigenak elgoibarko izarran BARREN selfiea

2022 03 31 garabide indigenak elgoibarko izarra selfiea1

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza