Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 24 2021 03 25 LizagaSar barietateak elgoibar asier lizarralde ane munin barren aldizkariaApirilaren 1ean (barikua) arratsalde pasan joango dira Hurbiltzen egitasmoko familiak Lizagasar sagartokira, 16:30etik aurrera.

Lizasagar Sagartokixan ekoizten dituzten produktuak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango dute, bai eta naturguneaz gozatzeko aukera ere, jolasaren bidez.

Hurbiltzen egitasmoa Udalak eta Elgoibarko Izarrak sustatzen dute, jatorri askotariko familiak elkarrengana hurbiltzeko helburuarekin, migrazio fenomenoek sortutako aniztasunaren aurrean. Modu horizontalean sortutako harremanak bideratu nahi dituzte, elkarbizitza berdintasunetik eraikiz eta kohesiorako hizkuntza euskara izanik. Egitasmoaren gaineko informazio gehiago eskuratzeko edo parte hartzeko Elgoibarko Izarrako bulegora jo daiteke edo telefono bidez kontaktatu (943 741 626). Nahiago izanez gero, Elgoibarko Izarrako webgunean ere eman daiteke izena: elgoibarkoizarra.eus

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza