Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 17 Salto uema orion kukuarri mendia 2017"Mendaro udalerri euskalduna al da?” galderari erantzuna bilatzeko lanketa egingo dute Gaztelekuan, hitzaldi baten bidez, barikuan. Era berean, hitzaldia baliatuko dute Salto gazte topaketen aurkezpena egiteko.

Gazteek herriko euskararen egoera nola ikusten duten jorratuko dute Udalak eta UEMAk sustatutako saioan, baita gazteek euskararekiko dituzten ohiturak ere. Ostiral honetan, martxoaren 18an, izango da, Gaztelekuan, 18:30ean.

Hitzaldia baliatuko dute Salto gazte topaketen aurkezpena egiteko. Ekainaren 27an hasi eta uztailaren 3an bukatuko den udalekua da hori. Tolosatik eta Etxarri Aranaztik abiatu eta Leitzan elkartuko dira bi taldeak, han elkarrekin lau egun pasatzeko. Mendaroko gazteek udaleku ibiltarian parte hartzeko aukera izango dute.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza