Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 04 manolo zabala elgoibar izarra presidenteohia euskaldunak elgoibarren libAtzo hil zen Manolo Zabala, 92 urte zituela, eta haren aldeko elizkizuna gaur, barikua, izango da San Bartolome parrokian, 19:00etan. 1974an izan zen Elgoibarko Izarrako presidente, eta horren harira, elkarrizketa egin zitzaion 2014an Euskaldunak Elgoibarren liburuan. 

“Ni 1974an izan nintzan elkarteko presidente. Hori bai, aurretik elkartiak etaratako bonuak erosteko dirua ere ipini naban. Akorduan daukat nere ardura nagusixa ikastoliari lotuta egon zala. Oso gogorra izan zan sasoi haura. Arazuak izaten genduzen danian; dana zan kargia. Akordatzen naiz kotxia hartu eta maisu-maistra billa ere jardun gendula; andereñuak beren etxera junda fitxatzen genduzen. Eta ikastolako diru-kontuak eruateko sistemia ere ekarri naban geure taillarretik. Taillarreko langile fiñenetako bat ere, Marisabel Zabaleta, guretik etara eta Elgoibarko Izarran jarri gendun lanian. A, eta Aubixako lehenengo literak ere kamioian ekarri genduzen Santurtzira junda; gure taillarrian bertako langilliak txukundu eta Aubixara eruan genduzen”.

Manolo Zabalaren berbak dira. 2014an argitaratutako Euskaldunak Elgoibarren liburuan egin zioten elkarrizketatik atera ditugu. Elgoibarko Izarrari bere izate osoa eman ziola esan zuen Manolok. Behin gaixotu ere egin zela hainbeste lan eta ardurekin. Baina Elgoibarko Izarrak eman ere egin zion: “Satisfaziua! Gustoko lekuan eta herrixaren alde lan egitteko aukeria. Eta guk egindako lanak fruituak eman dittuala ikustiak poz haundixa ematen ditt”.

2022 03 04 Manolo Zabala ELKARRIZKETA euskaldunak elgoibarren liburuan

 

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza