Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 21 urrezko bikain izarrariAzaroan, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea Bikain Euskara Kalitate Ziurtagiriko ebaluazio prozesuan murgilduta egon da, eta ebaluatzaileek mailarik gorena eman diote, urrezkoa.

Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala da, eta Jaurlaritzak ematen du. Banaketa ekitaldia abenduaren 21ean izango da Gasteizko Europa biltzar jauregian. Iñigo Urkullu lehendakariak ekitaldian parte hartuko duela iragarri du.

Elgoibar Ikastola izan zen urrezko maila lortu zuen Elgoibarko estreinako erakundea, 2011n. Aurrez, zilarrezko mailak lortu zituzten Danobatek eta IMHk, eta baita Mendaroko Ospitalak ere.

Eusko Jaurlaritza 2008an hasi zen Bikain Ziurtagiriak banatzen. Harrezkero, hau da Bikain Ziurtagiria jaso duten erakundeen zerrenda.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza