Korrikarako laguntzaile-txartelak eta arropa salgai

Barren.eus 2022ko urt. 25a, 20:46

Korrika 22 apirilaren 1ean iritsiko da Elgoibarrera eta oraindik bi hilabete falta badira ere AEK euskaltegian hasi dira lanean. Bi bide prest daude jadanik laguntzeko.

Batetik Korrikako arropa erostea, eta bestetik, Korrika-laguntzaile txartela egitea (12 euroren truke). Azken honekin, laguntzailea izateaz gain, astero egiten diren zozketetan parte hartu ahal izango da.

Arropa erosteko zein laguntzaile egiteko, honako bideak erabil daitezke: AEK euskaltegian bertan (Gabriel Kurutzelaegi,10) astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara; elgoibar@aek.eus helbidera mezua idatzita edota 607 601 423 telefonora deituta.

Korrikaren dendan ikus daitezke salgai jarri duten arropa eta osagaiak.

∞ Lotura duten albisteak: