Elgoibarrera etorri berrientzako euskara ikastaroak

Barren.eus 2021ko abe. 16a, 20:13

Elgoibarko Udalak, Udal Euskaltegiarekin elkarlanean eta HABEren laguntzarekin, euskara ikasteko eta euskal kulturarekin harremanetan jartzeko aukera eman nahi die gure herrira bizitzera etorri berri direnei.

Horretarako, AISA euskara ikastaro berezia antolatu du. 60 orduko ikastaroak izango dira Elgoibarko Udal Euskaltegian astelehen eta asteazkenetan 9:30etik 11:30era edo 14:00etatik-16:00etara urtarrilaren 31tik maiatzaren 25era bitartean. Ikastaroa 16 urtetik gorakoentzat izango da eta Udal Euskaltegian izena ematerakoan 25 euro ordaindu beharko dituzte.

Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko. Ikastaroan agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua… bezalako gaiak landuko dituzte.

Izen-ematea
Izen-ematea abenduaren 23ra arte egongo da zabalik, eta horren ostean, urtarrilaren 10etik 14ra bitartean Elgoibarko Udal Euskaltegian (Aita Agirre Kulturgunea, Aita Agirre plaza, 3. solairua; udaleuskaltegia.elgoibar@debabe.eus; 943 742 731).