Jolasak, kantua eta dantza izango dira Elgoibarren eta Mendaron Euskararen Egunaren aitzakian

Barren.eus 2015ko abe. 2a, 12:21

 Zapatuko lipdub arrakastatsuarekin hasi ziren Euskararen eguneko ospakizunak, baina abenduaren 3rako ere makina bat ekintza antolatu dituzte Elgoibarko eta Mendaroko hainbat tokitan, batik bat ikastetxeek. Horrez gain, euskararen jatorria eta Iruña Veleiari buruzko hitzaldia eskainiko dute Mendaron, eta Euskara munduan filma Elgoibarren. (egitaraua dauka)

• HERRI ESKOLAK:

  • 2015 12 02 euskaran eguna2014 herrieskolaLelo lehiaketa, eta jolas orduetan girotze kanpaina euskal kantuekin.
  • Abenduaren 3an, 9:15-11:30: ‘Guk euskaraz, zuk zergatik ez?’ leloarekin kalejira herriko kaleetan barrena, eta jarraian (10:10), dantzaldia Jon Urbieta DJarekin Maalako parkean. Dantzaldiaren hasieran Euskararen aldeko manifestua irakurriko dute eskolako ikasle, irakasle eta guraso batzuk.
  • Arratsaldean jolasak, mailaka banatuta.

 

• ELGOIBAR IKASTOLAK:

  • 2015 12 02 euskaran eguna2014 ikastola9:20 Ikstetxean ospatuko dute Euskararen Eguna. Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxoren antzerkia ikusiko dute.
  • 10:45-12:30: Pregoia, kantu-saioa, Altxorraren bila, Argi Txo! Gif lehiaketa, herri-kirolak, jolasak, trebezia lehiaketa, zinea euskaraz (Urte Berri on, amona)...
  • 14:30-16:30: Txokolate jana eta dantzak. (informazio osoagoa: www.elgoibarikastola.eus)

• INSTITUTUAK:

  • Batxilergokoek: 12:15-14:30: Jaialdia (manifestuaren irakurketa, musika, euskal dantzak, antzerkia, bertsoak, libdubaren bideoa...) Herriko Antzokian.
  • DBHkoek Arreiturren ospatuko dute eguna, 14:40-16:30: Tribuaren Berbak saioko bideo emanaldia, irakasleen eta ikasleen bertsoak, euskal musika, txokolate jana, flashmoba...

• IMHk:

  • 2015 12 02 euskaran eguna2014 imhOskorri taldearen doinuekin hasiko dute Euskeraren eguna.
  • -09:00: Hizkuntzen kudeaketa, sentiberatze saioa egingo dute heziketa zikloetako lehen mailako ikasleek.
  • Ondoren, Danobatgroup eta Euskara Ikusgarria lehiaketen emaitzak eta kultur bonuaren zozketa.
  • 11:15: lankideen arteko euskara tratuen berrespena eta Euskara Ikusgarria lehiaketaren aitortza.
  • Argazki-hitz lehiaketa egun osoan, erreminta makinaren irudia euskarazko hitz-esaldiekin lotuz.

• MEKAk:

  • Mus txapelketa, esamesen kutxa, bertso txapelketa, karaokea...
  • Elgoibarko ikastetxeekin batera abesti bat grabatuko dute (ikasleak asmatutako hitzekin...) eta egun horretan girotzeko erabiliko dute.

•Danobatgroupek lehiaketa

2015 12 02 danobat2015flyer euskaraegunaDanobatgroupek Euskara aldean, erabili lanean lelopean ospatuko du eguna. Batetik, ikasle eta langileei zuzendutako lehiaketa egingo dute DBH 3 eta 4 eta Lanbide heziketako Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko eskoletako 1.500 ikasleei eta taldeko 1.000 langileei zuzenduta. Parte hartzeko Danobatgroupeko webgunean hainbat gai teknikori buruzko galderak erantzun beharko dira euskaraz. Opari bana jasoko dute eta hainbat tablet zozketatuko dira.

Bestalde, kooperatiba bakoitzak bere aldetik hainbat ekimen antolatu ditu egun horretarako bertarako: kafea doan, bizkotxo txapelketa, hitzaldiak, e.a.

Euskara munduan filma iluntzean

Ikastetxeetan egunean barrena aritu ondoren, iluntzerako egin dut deia Udaleko Euskara Sailak. Ongarrirekin elkarlanean Euskara munduan filma emango dute 21:30ean Herriko Antzokian. Sarrera doan. Dokumental horretan IÒigo Asensiok munduko bost kontinenteetako 14 herrialdetan profil ezberdineko euskal hiztunen testigantzak jaso ditu pertsona horiek euskararekin zer harreman duten erakusteko. Etiopia, Txina, India, Japonia, Filipinak, Australia, Erroma, Berlin, Guatemala, Mexiko eta AEBra bidaiatzen du dokumentalak bertako euskaldun, euskaltzale, euskara irakasle eta ikasleen historiak ezagutzera. Batzuk misiolariak, besteak lan bila kanpora irtendako gazteak, Euskal Herritik emigratu zutenen oinordekoak ere bai, edota gure hizkuntzarekin liluratuta, euskararen munduan murgildu direna. Dokumentalaren aurretik Beitxu, Beitxu! lipduba ikusteko aukera izango da.

EUSKARA MUNDUAN (aurrerapen bideoa) from Iñigo Asensio on Vimeo.

Iruña Veleiari buruzko hitzaldia Mendaron

2015 12 02 iruna veleia kartelaEuskararen jatorria eta Iruña-Veleiari buruzko hitzaldia antolatu dute Mendaron eguenerako. Euskeraren Jatorria Elkarteko kideek eskainiko dute hitzaldia Mendaroko udaletxean, 19:00etan. Hitzaldian Mendaroko mendi eta auzo izenei buruzko proposamen etimologikoak ere aipatuko dituzte. Barixakuan ere ospatuko dute Euskararen eguna Mendaron. Arno guraso elkarteak deitu eta herriko beste hainbat talderekin elkarlanean kantu jira egingo dute mendaroarrek abenduaren 4an, 19:00etan hasita. Azpilgoeta auzoan hasiko da eta gero San Jose aldera abiatuko dira Mendaroko kaleak euskal abestiz jantziz. 

•Euskaldun berriei omenaldia

Jaurlaritzak, diputazioek eta udalek euskaldun berriak omendu nahi dituzte Euskararen Egunean, hizkuntzaren "taupada" direlakoan. Elgoibarko Udalbatzarrak ere onartu du adierazpen instituzionala, euskararen nazioarteko egunaren harira. 

∞Lotura duten albisteak: