Herritarrengan euskara sustatzeaz gain, lehia osasuntsu bat sortzeko sortu zuen Elgoibarko Izarrak 'Egunean Behin' lehiaketan parte hartzeko taldea. Lehiaketaren denboraldi amaierarako sariak emango zituztela ere agindu zuten eta emandako hitza betez, sarituen berri eman dute. Taldeko lehen sailkatuarentzat zen lehen saria eta “Mikelo” erabiltzailea izan da garailea, erantzunak azkar eta ondo emateko gaitasuna erakutsi baitu, eta horri esker 2.813,44 puntu lortu. Errigorakoek emandako otar bat eta Elgoibarko Izarrak antolatutako bertso-saiorako bi sarrera jasoko ditu saritzat. Elgoibarko Izarraren bulegoan jaso behar ditu sariak.
Bigarren otar bat eta beste bi sarrera ere banatu ditu Elgoibarko Izarrak, parte hartzaile guztien artean egindako zozketa bidez, eta "Udaberriko" erabiltzailea izan da saritua. Honek ere Elgoibarko Izarrako bulegora joanda eskuratu ditzake sariak.
∞Lotura duten albisteak: