Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 03 esaldi lehiaketa irabazlea elgoibar izarraElgoibar Ikastolako DBH2 A taldeak aurkeztutako esaldiak irabazi du Euskararen Eguneko esaldi lehiaketa, eta esaldi irabazlea Elgoibarko horma batean idazteko aukera izango dute, graffitigile profesional baten laguntzaz.

Abenduaren 3an Euskararen Egunaren dela-eta, DBH edo Batxilergoko ikasleentzako esaldi lehiaketa jarri zuen abian Elgoibarko Izarrak Udalarekin lankidetzan. Euskara foku duen eta euskal abesti batetik aterata dagoen esaldia aurkeztu behar zuten lehiaketara, taldeka, eta hamazortzi taldek aurkeztu dute esaldi bat.

Esaldi irabazlea aurkeztu duen taldearentzako saria izango da beren esaldiarekin Elgoibarko horma batean grafiti bat egitea. Ikasgela irabazleak dozena bat kide hautatu beharko ditu, eta horiek izango dira graffitia egingo dutenak, graffitigile profesional baten laguntzaz. Hala, graffitigintzako teknikak ezagutu eta praktikan jartzeareko aukera izango dute irabazleek. Graffitia urtarrilean egitea aurreikusten dute.

 

• Euskarazko esaldi lehiaketako aurreko edizioetako irabazleak

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza