Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 01 haurren aurrean aurkezpena maala elgoibar barrenAbenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, alegia, emango diote amaiera Elgoibarren Haurren aurrean, helduok heldu ekimenari. Aktibazio ariketari amaiera emateko, gurasoak eta haien seme-alabak elkartuko dituen ekitaldia prestatu dute.

Gurasoek hainbat konpromiso hartuko dituzte seme-alabak aurrean direla. Sei izango dira gurasoek hartuko dituzten konpromisoak, eta euskaraz ez ezik, gaztelaniaz eta arabieraz ere irakurriko dira.

Esan bezala, abenduaren 3an izango da ekitaldia, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, 18:00etan hasita.
COVID neurriak direla eta, ekitaldia ez da jendearentzat irekita egongo. Hala ere, abenduaren 3tik aurrera dokumentua sarean egongo da, bertan esaten denarekin bat egiten duten gurasoek agiria sinatzeko aukera izan dezaten.

Haurren aurrean, helduok heldu Euskaltzaleon Topaguneak prestatu du, eta Euskal Herriko 80 herritan egin dute ariketa. Elgoibarko kasuan Elgoibarko Izarra, Udala, Elgoibar Ikastola, Herri Eskola eta Ludoteka dira ekimenaren eragileak.

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza