Hizkuntza ohiturei buruzko bi hitzaldi emango dituzte asteon

Barren.eus 2021ko aza. 29a, 15:02

Familiak euskararen eta kulturartekotasunaren bidez elkartzeko ‘Euskarara hurbiltzen’ ekimena abian da, eta horren baitan "euskara bide gurutzean" eta "disfrutando de los idiomas" hitzaldiak antolatu dituzte aste honetarako-

Herrira etorri berri diren familiei edo euskaratik urrun daudenei harrera hizkuntzatik egitea da Hurbiltzen egitasmoaren helburua. Horretarako euskara erdigunean ipiniz herriko familia euskaldunekin harremanetan jarriko dira arduradunak. Familien arteko harremanak sortzeko aukerak izango dituzte, elkarbizitza berdintasunean eraikiz, euskarara hurbilduz eta kohesiorako hizkuntza euskara izateko pausuak emanez. Egitasmoaren harira bi hitzaldi antolatu dituzte. Aita Agirre kulturgunean izango dira bi hitzaldiak, 17:30ean, gaur eta bihar.

  • AZAROAK 29: euskara bidegurutzean
  • AZAROAK 30: disfrutando de los idiomas

Doakoak diren hitzaldietan, zaintza zerbitzua egongo da; izena emateko klikatu HEMEN eta bete galdetegia. Ebete hizkuntza zerbitzuetako kidea den Arrate Gisasolak emango ditu hitzaldiak.

2021 11 26 hurbiltzen egitasmoa kartela