Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 22 haurren aurrean helduok heldu aurkezpena inkesta itxasoDagoeneko martxan da helduak haurren aurrean euskaraz egiteak duen garrantziaz jabetzea helburu nagusia duen ekimena. Zenbait herritarren iritziak jaso ditugu honako bideoan, atzo egin zuten aurkezpen ekitaldiko hainbat unerekin batera.

'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimenaz duten iritziaren inguruan galde egin diegu herrtarei eta ia parte hartzeko asmorik duten. Atzo aurkeztu zuten ekimena Elgoibarren. Santa Zezilia eguna ere bazenez, Musika Eskolako BetiSua txarangak eta dultzaineroek ere parte hartu zuten aurkezpen ekitaldian, eta baita bertso eskolako ikasleek ere.

 Aurkezpeneko aurkezle Jon Telleriak eta Maria Ferreirok esan zutenez, bi dira ariketa honen helburuak: helduak haurren aurrean euskaraz egiteak duen garrantziaz jabetzea da helburu nagusia, eta, bidez batez, umeen bueltan aritzen diren helduen arteko euskararen erabilera ere areagotu nahi da.

Ariketak 15 eguneko iraupena izango du, azaroaren 22tik abenduaren 5era, eta umeak eta helduak batera dauden tokietan egingo da, jolas-parkeetan, besteak beste.

Ariketaren identifikagarriak ere prestatu dituzte antolatzaileek. Lepoan zintzilik jartzekoak (1 €), batetik, eta etxean jartzekoak (2 €), bestetik. Identifikagarriak erosi nahi dutenek Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegora jo behar dute.

ARGAZKI-BILDUMAHaurren aurrean, helduok heldu ekitaldiaren aurkezpen-ekitaldia

 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza