Martxan da Haurren aurrean, helduok heldu aktibazio ariketa

Barren.eus 2021ko aza. 23a, 12:30

Atzo, azaroak 22, aurkeztu zuten Haurren aurrean, helduok heldu ekimena. Maalako parkean izan zen aurkezpena, 0 eta 12 urteko umeak eta horien bueltako helduak inguruan zirela. Santa Zezilia eguna ere bazenez, Musika Eskolako BetiSua txarangak eta dultzaineroek ere parte hartu zuten aurkezpen ekitaldian, eta baita bertso eskolako ikasleek ere.

Aurkezpeneko aurkezle Jon Telleriak eta Maria Ferreirok esan zutenez, bi dira ariketa honen helburuak: helduak haurren aurrean euskaraz egiteak duen garrantziaz jabetzea da helburu nagusia, eta, bidez batez, umeen bueltan aritzen diren helduen arteko euskararen erabilera ere areagotu nahi da.

Ariketak 15 eguneko iraupena izango du, azaroaren 22tik abenduaren 5era, eta umeak eta helduak batera dauden tokietan egingo da, jolas-parkeetan, besteak beste.

Ariketaren identifikagarriak ere prestatu dituzte antolatzaileek. Lepoan zintzilik jartzekoak (1 €), batetik, eta etxean jartzekoak (2 €), bestetik. Identifikagarriak erosi nahi dutenek Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen bulegora jo behar dute.

Haurren aurrean, helduok heldu Euskaltzaleon Topaguneak prestatu du, eta Elgoibarko kasuan Elgoibarko Izarra, Udala, Elgoibar Ikastola, Herri Eskola eta Ludoteka dira ekimenaren eragileak.

ARGAZKI-BILDUMA: Haurren aurrean, helduok heldu ekitaldiaren aurkezpen-ekitaldia

2021 11 22 haurren aurrean aurkezpena elgoibar txarangagaz kalejira b1

2021 11 22 haurren aurrean aurkezpena elgoibar aurkezleak maala

2021 11 22 haurrenaurrean aurkezpena elgoibar postua

2021 11 22 haurren aurrean aurkezpena elgoibar bertsolariak

2021 11 22 haurren aurrean aurkezpena elgoibar txarangagaz lekueder

∞Lotura duten albisteak: