'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimena jarri du abian Euskaltzaleon Topaguneak helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko. 0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabil dezaten prestatu da aktibazio egitasmoa. Euskal Herriko 70 herritan egingo da ariketa arazoaren 22tik abenduaren 5era bitartean. Ariketa helduentzat da eta helduak umeekin batera dauden gune eta uneetan egingo da: jolas-parkeetan, tabernetako terrazetan, ikastetxeen atarietan, etxeetan…
Elgoibarren azaroaren 22an, astelehenean egingo dute aurkezpen ekitaldia 18:00etan, Maalako parkean. Elgoibarko Izarra, Elgoibarko Udala, Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Elgoibarko Haurreskola eta Ludoteka dira Elgoibarko eragileak eta aurkezpenera gonbidatu dituzte 0 eta 12 urte arteko umeak eta adin horretakoekin harreman zuzena daukaten guraso, senitarteko eta zaintzaileak.
Aurkezpen ekitaldian ariketako identifikagarriak salduko dituzte: lepokoak (euro bat), ariketa egiten dihardutenean jartzeko eta guraso eta seme-alabak etxean elkarrekin egoten diren guneren batean ipintzeko kartelak (bi euro).
∞Lotura duten albisteak:
- Gaur zabaldu dute 'Haurren aurrean familia-ginkana'n izena emateko epea (2021-11-17)
- Paula Kasares: “Etorkizunean euskararen erabilera normala, bat-batekoa eta berezkoa duten umeak nahi baditugu, umeek hizkuntza portaera normalak ikusi eta ikasi behar dituzte” (2021-11-11)
- 'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimena egingo dute azaroaren 22tik abenduaren 5era (2021-10-29)
- Haurren aurrean helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko ekimena aurkeztu du Topaguneak (2021-11-10)