Haurren aurrean, helduok heldu egitasmoaren barruan, familia ginkana antolatu dute azaroaren 27rako eta gaurtik aurrera zabalik dago izena emateko epea.
Familia ginkana hau elkarlanean antolatu dute Elgoibarko Izarrak, Elgoibarko Udalak, Elgoibar Ikastolak, Elgoibarko Herri Eskolak, Elgoibarko Haurreskolak eta Elgoibarko Ludotekak. Azaroaren 27an izango da, 17:00etan. hogei familiak hartuko dute parte, lau familiako bost taldetan banatuta, eta talde bakoitzat bost proba gainditu beharko ditu.
Umeak, umeen gurasoak, familiak, familia arteko harreman-jolasa, eta euskaraz ondo pasatzeko gogoa dira ginkana honen osagaiak. Interesatuek honako loturan eman behar dute izena, azaroaren 24rako. Informazio gehiagorako 943 741 626 telefonora deitu daiteke.
Lotura duten albisteak:
- Paula Kasares: “Etorkizunean euskararen erabilera normala, bat-batekoa eta berezkoa duten umeak nahi baditugu, umeek hizkuntza portaera normalak ikusi eta ikasi behar dituzte” (2021-11-11)
- 'Haurren aurrean, helduok heldu' ekimena egingo dute azaroaren 22tik abenduaren 5era (2021-10-29)
- Haurren aurrean helduek eredugarritasuna sustatu eta hizkuntza praktiken inguruan hausnartzeko ekimena aurkeztu du Topaguneak (2021-11-10)