'Euskara ala ezkara ertzetan?' jardunaldia bideoan

Barren.eus 2021ko urr. 29a, 13:18

'Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI.mendean' gaiari heldu zioten joan zen urriaren 16an 'Euskara ala ezkara' ziklora batu ziren hizkuntzariek. Joan zen asteko zenbakian, jardunaldiko kronikak eman genizkizuen BARRENen, paperezko edizioan, eta gaur bideoekin gatozkizue. Bost bideotan jaso dituzte jardunaldiko hitzaldiak eta mahai-inguruak.

Elgoibarko Izarrak eta Udalak antolatu zuten jardunaldia, IMHren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Aurtengo eta aurreko edizioetako jardunaldietako emanaldi guztien bideoak eta kronikak euskaraalaezkara.eus atarian ere.

Irakurri hemen: [Ertzak erdigunean], BARREN aldizkaria 1219. zenbakia -PDF-