Zapatuko lip-dub-a iragartzeko bideoa egin dute

Barren.eus 2015ko aza. 24a, 15:29

Zapatuan (azaroak 28) egingo duten Beitxu, beitxu! kantuan oinarritutako lip-dub-erako motorrak berotze aldera, bideo labur bat zabaldu du Elgoibar365 ekimenak. Joan den zapatuan egin zuten entsegu orokorreko irudiak erabiliz, 11 segundora ekarri dute ia bederatzi minutuko lib-dub-a.

Azaroaren 28an 13:00etan hasiko da lip-dub-a Maalatik. Parte hartzaile guztiek 12:00etan egon behar dute euren lekuetan, ordu horretatik aurrera azken entsegu nagusia egingo da eta.

Aitor Novaren musika eta Uxue Alberdiren letra dauzkan Beitxu Beitxu! abestia oinarri hartu eta bideo kamera mugikorrarekin Maalatik Kalegoen plazara ateko ibilbidea grabatuko dute herritarrek eta elkarte zein erakundeetako ordezkariek lip-dub bat eginez.

Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 900 lagun baino gehiagok hartuko dute parte lip-dub-ean.

∞ Lotura duten albisteak: