Euskara

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 10 16 euskara ala ezkara ertzetan elgoibar mahaingurua 2Euskara ala ezkara ertzetan? galderari erantzun zioten atzo Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak IMHra gonbidatu zituzten hizkuntzalariek, nork beretik.

Aztertu zituzten euskaren datuak eta mapa soziolinguistikoak, eta batzuek zein besteek euskararekin izan dituzten harremanak eta bizipenak, eta jardun ziren euskaldun izateaz edo euskaldun identitateez gogoetan, euskaldun onik eta txarrik baden ebasteko ariketa antzuan. Euskalgintzaren diskurtsoan ertzetakoak direnez luze aritu ziren hizketan, bereziki euskara etxean edo etxeko transmisio bidez ikasi ez duten hiztun berrietan jarrita argia, bai eta haiek irakurtzeko moduetan ere. Eta ez alferrik, Euskal Herriko gazteen erdiak baino gehiago, esaterako, hiztun berri direlako. Nabarmendu zuten euskara etxean ikasi ez izanak eragina duela hiztunen hizkuntza portaeran, baina hizkuntza portera legitimitatearekin lotua ere badagoela eta legitimitate hori lortzea ez dela denentzat eskuraerraza. Horren harira aipatu zuten identitate hibridoak, gaur egun hain gaizki ikusiak daudenak, errealitate bat direla gaur eta aukera berriak eskaintzen dituztela, "jostagarriagoak". Eta euskalduntasunari lotuta, lurraldetasuna eta nazio dimentsioa proiektatu beharra ezinbestekotzat jo zuten hizlariek.

Goizak askorako eman zuen, eta gogoetarako hari-mutur asko identifikatu zituzten. BARRENek barikuko alean emango ditu hitzaldi eta mahai-inguruen kronikak.

 

2021 10 16 euskara ala ezkara ertzetan elgoibar panoramikoa

2021 10 16 euskara ala ezkara ertzetan elgoibar mirenartetxe

2021 10 16 euskara ala ezkara ertzetan elgoibar mahaingurua 1

2021 10 16 euskara ala ezkara ertzetan elgoibar ningra rap2

2021 10 16 euskara ala ezkara ertzetan elgoibar ningra rap

∞Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza