Barikuan amaituko da 'Euskara ala Ezkara' jardunaldian izena emateko epea

Barren.eus 2021ko urr. 4a, 10:23

Euskara ala Ezkara ertzetan? izango da aurtengo jardunaldiaren leloa, eta, besteak beste, XXI. mendeko euskal identitateak aztertuko dituzte urriaren 16rako antolatu duten jardunaldian.

Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik? Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean? Euskara etxetik jasotzen ez duenak zergatik aukeratzen du euskara? Zer behar du euskarak aukeratua izateko? Nolako euskara behar du periferiak? Nolako periferia behar du euskarak?. Galdera hauei eta gehiagori erantzuten ahaleginduko dira Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak urriaren 16rako antolatu duten Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean izenburuko jardunaldian.

Jardunaldia urriaren 16an izango da, larunbata, Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasita (14:30ak arte).

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 lagun inguru daude izena emanda eta oraindik badago tokia jende gehiagorentzat.

Prezioari dagokionez, bi prezio jarri dituzte:

  • 27 euro (pintxo-bazkarira geratuko direnek)
  • 20 euro (pintxo-bazkarira geratuko ez direnek).


Informazio gehiago eta izena emateko:

 

Antolatzaileak:

  • Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea
  • Elgoibarko Udala
  • Laguntzailea: Elgoibarko IMH ikastetxea
  • Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza

∞Lotura duten albisteak: